Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
Banaketa
Euskal Herriak eta euskal kulturak egitura propioak behar dituen neurrian, egitura komertziala ere garrantzia handikoa da.
Argitaletxeetan ekoiztu denak liburu-dendarako bidea egin behar du, eta horretarako banaketa behar da.
1976an, lehen liburu-denda martxan jartzearekin batera, ikusi zen beharrezkoa zela euskal produkzioa erdigunean jarriko zuen banaketaren beharra eta zabaltzen banaketa enpresa sortu zuten.
Sorrerako helburua zen euskal liburua eta musika taldeko dendetara ez ezik gainerakoetara ere zabaltzea.
Horrela bide emateko edozein liburu-dendetan euskara eta euskal kulturak presentzia izan dezaten.
Gaur egun, elkar Banaketak, Ipar eta Hego Euskal Herrian ez ezik, Espainiako estatu osoan eskaintzen du bere zerbitzua, liburua, musika, papertegia eta joko hezitzaileak zabalduz. Horretarako bi egitura baliatzen ditu: elkar banaketa Euskal Herrian, eta ACL Euskal Herritik kanpo.
Profesionalen sarrera:
Liburua, musika, papertegi edo jokoetako profesionala bazara eta informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
- E-maila: eskaerak@elkar.eus
- Telefonoa: 943 31 18 21