Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
Elkar Sariak
Euskal kulturaren transmisioa eta berrikuntza elkar Fundazioaren egitekoak dira.
Lan hori modu askotara egin daiteke, eta, besteak beste, proiektu berriak sortzeko laguntzak ematea bada aukera bat. Horri begira sortu ziren elkar Sariak 2016an.
Ibilbideari elkar saria
Urtero ematen den saria da eta haren helburua da elkar Fundazioaren iritziz euskal kulturari ekarpen aipagarria egin duena nabarmendu eta saritzea. Ibilbide osoa saritzen da, ez momentu bateko ekarpena. Sariaren helburua bada taldean egindako lana indartzea, norbanakoen gainetik.
Ibilbideari elkar saria jaso dutenak:
- 2024: AEK – Korrika
- 2023: Ikastolen Elkartea
- 2022: Elhuyar eta UEU
- 2021: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
- 2020: Seaska
- 2019: Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza
- 2018: Euskal Memoria
- 2017: Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa
- 2016: Gerediaga elkartea
Proiektuari elkar saria
Bi urtetik behin ematen den saria da eta euskal kultur eremuan ekimen berriak martxan jartzea du helburu. elkar Fundazioak beharrezko ikusten duen eta abiatzeko dagoen edo hasten ari den proiektu bat diruz laguntzeko baliatzen da.
Proiektuari elkar saria jaso dutenak
- 2023: Proiektua: Kultur politiken azterketa. Eusko Ikaskuntza.
- 2021: Lur eta Amets pelikula eta telesailari jarraipena emango dion proiektua. Lotura films.
- 2019: Euskal Herria Zuzenean festibala.
- 2017: XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisioa izeneko egitasmoa, Jakin Fundazioa.
Joseba Jaka beka 1996an sortu zen euskal literaturako lanak egiteko laguntzak emateko helburuarekin.
2006 urtera arte egin zuen lehen ibilbidean literatura lanak egiteko bekak eman ziren bi urtetik behin. Ekitaldi bakoitzean nobela, poesia, saiakera eta haur literaturarako bina bekak eman ziren, ekitaldiko 8 beka.
2006tik 2016ra beka ez zen eman eta 2016an berriro jarri zen martxan “kultur sormen beka” izaera hartuta. Gaur egun Joseba Jaka beka kultur sormen proiektuak diruz laguntzeko beka da, bi urtetik behin beka bakarra ematen da eta deialdi bakoitzean erabakitzen da zer kultur adierazpenetara bideratuko den.
Joseba Baka beka jaso dutenak
1996
Eleberria: Andoni Egaña, Pausoa noiz luzatu; Koldo Izagirre, Agirre zaharraren kartzelaldi berriak.
Poesia: Iñigo Aranbarri, Harrien lauhazka; Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Kartografia.
Saiakera: Jon Alonso, Camembert helburu.
Haur Literatura: Joanes Urkixo, Thule; Patxi Zubizarreta, Atlas sentimentala.
1998
Eleberria: Joseba Sarrionandia, Lagun izoztua; Aingeru Epaltza, Rock’n roll.
Poesia: Juanjo Olasagarre, Puskak biziz; Harkaitz Cano, Norbait dabil sute eskaileran.
Saiakera: Pedro Alberdi, Satorrak baino lurperago; Piarres Xarriton, Giza eskubideen eta herri eskubideen auzia.
Haur literatura: Pello Esnal, Azeri zuloa.
2000
Eleberria: Joxean Agirre, Romain zen bere izena; Jon Alonso, Hodei berdeak.
Poesia: Igor Estankona, Tundra; Angel Erro, Eta harkadian ni.
Saiakera:
Haur literatura: Pablo Sastre, Leuropa; Felipe Juaristi, Itzarri nahi zuen printzesa.
2002
Eleberria: Karlos Linazasoro, Glosolaliak eta beste; Urtzi Urrutikoetxea, Auzoak.
Poesia: Gerardo Markuleta, Batak ez du bestea kentzen; Edu Zelaieta, Mugaldekoak.
Saiakera: Inazio Aiestaran, Esne beltza; Miel Anjel Elustondo, Western basque festival.
Haur literatura: Eider Rodriguez, Eta handik gutxira gaur; Lander Garro, Orain galdera berriak ditut.
2004
Eleberria: Edorta Jimenez, Azeria eta lehoia; lutxo Egia, Zubigilea.
Poesia: Jon Arano, Zeru eta infrentzuak; Luis Garde, Gertakarien urtzea.
Saiakera: Fito Rodriguez, Kasandra leihoan; Pablo Sastre, Gauzen presentzia.
Haur literatura: Mikel Etxeberria eta Martin Etxeberria, Ez dadila eguzkia sartu; Joxan Oiz, Beñat dardo.
2006
Eleberria: Unai Elorriaga, Londres kartoizkoa da; Joxea Agirre, La lutte finale.
Poesia: Castillo Suarez, Souvenir; Xabi Borda, Gulliberren lokarriak.
Saiakera: Joxe Manuel Odriozola, Abertzaleak eta euskara; Juan Bautista Bengoetxea, Cyborgaren otzantasuna.
Haur literatura: Isabel Etxeberria, Mambo number five; Uxue Alberdi, Aulki jokoa.
2016
Narratiba: Alaine Agirre, Bi aldiz erditu zinen nitaz
2018
Antzerkia: Ma kolektiboa, Lua Kastore
2020
Narratiba: Juanjo Olasagarre, Mamu eratortzeko moduak
2022
Musika: Ines Osinaga, Itsasoa da bide bakarra
2024
Narratiba: Josu Goikoetxea, “Hiltzailea eta beste ipuin batzuk”